WordPress 4.9 kalean!

Prest dago jada WordPress-en 4.9 bertsioa eta oraingoan ere euskaraz hasiera-hasieratik!

“Tipton” izena duen bertsio honek hainbat berrikuntza dakartza: pertsonalizatzailearen lan-fluxua hobetua, hobekuntzak kodean, widgeten are eguneraketa gehiago, guneak eraikitzeko hobekuntzak… Eskuragarri dituzu azalpen teknikoak ere.

Eguneratu zure WordPress instalazioa azken bertsio honetara edo deskargatu hemendik!

Itzulpenetan laguntza beti da ongi etorria, noski. WordPress euskaratzen lagundu nahi baduzu, eman izena Librezaleko posta zerrendan, handik kudeatzen baita WordPress-en itzulpena (Telegram talde bat ere badugu). Eta besterik gabe, hasi WordPresseko nukleoa, itxurak edo pluginak euskaratzen WordPress-en itzulpen zentroan.

WordPress 4.8 kalean!

Prest dago jada WordPress-en 4.8 bertsioa eta oraingoan ere euskaraz hasiera-hasieratik!

“Evans” izena duen bertsio honek hainbat berrikuntza dakartza: widget eguneraketa zirraragarriak, esteketan hobekuntzak, laster zungandik gertu WordPressen inguruan egingo diren ekitaldiak… Eskuragarri dituzu azalpen teknikoak ere.

Eguneratu zure WordPress instalazioa azken bertsio honetara edo deskargatu hemendik!

Itzulpenetan laguntza beti da ongi etorria, noski. WordPress euskaratzen lagundu nahi baduzu, eman izena Librezaleko posta zerrendan, handik kudeatzen baita WordPress-en itzulpena (Telegram talde bat ere badugu). Eta besterik gabe, hasi WordPress-eko nukleoa, itxurak edo pluginak euskaratzen WordPress-en itzulpen zentroan.

WordPress 4.7 kalean!

Prest dago jada WordPress-en 4.7 bertsioa eta oraingoan ere euskaraz hasiera-hasieratik!

“Vaughan” izena duen bertsio honek hainbat berrikuntza dakartza. Eskuragarri dituzu azalpen teknikoak ere.

Deskargatu, probatu eta erabili WordPress!

Itzulpenetan laguntza beti da ongi etorria, noski. WordPress euskaratzen lagundu nahi baduzu, eman izena Librezaleko posta zerrendan, handik kudeatzen baita WordPress-en itzulpena (Telegram talde bat ere badugu). Eta besterik gabe, hasi WordPress-eko nukleoa, itxurak edo pluginak euskaratzen WordPress-en itzulpen zentroan.

WordPress 4.6 kalean!

Prest dago jada WordPress-en 4.6 bertsioa eta oraingoan ere euskaraz hasiera-hasieratik!

“Pepper” izena duen bertsio honek hainbat berrikuntza dakartza.

Deskargatu, probatu eta erabili WordPress!

Itzulpenetan laguntza beti da ongi etorria, noski. WordPress euskaratzen lagundu nahi baduzu, eman izena Librezaleko posta zerrendan, handik kudeatzen baita WordPress-en itzulpena (Telegram talde bat ere badugu). Eta besterik gabe, hasi WordPress-eko nukleoa, itxurak edo pluginak euskaratzen WordPress-en itzulpen zentroan.

WordPress 4.5 argitaratuta!

Prest dago jada WordPress-en 4.5 bertsioa eta oraingoan ere euskaraz hasiera-hasieratik!

Dakartzan berrikuntzen artean, loturak errazago sartzeko aukerak, itxura pertsonalizatzaile berria, itxuran egindako aldaketak zuzenean ikusteko aukera hobetua edo javascript liburutegien bertsio eguneratuak dakartza.

Deskargatu, probatu eta erabili WordPress!

Eta lagundu itzulpenarekin, noski, eman izena librezale posta zerrendan, handik kudeatzen baita WordPress-en itzulpena eta hasi itzultzen, WordPress-en itzulpen zentroan.

WordPress 4.1 argitaratuta!

Abenduaren 18an argitaratu zen WordPressen 4.1 bertsioa eta larunbatean, abenduaren 20an argitaratu dugu euskarazko instalazio paketea.

Beste hainbat berrikuntzen artean, 2015 izeneko itxura berria dakar WordPress-en bertsio honek, eta baita hizkuntza berriak instalatzeko modu erraz bat ere.

Hobekuntza guztiak ikusteko begiratu berrikuntzen zerrenda.

WordPress 3.8 ere euskaraz!

Abenduaren 12an argitaratu zen WordPress plataformaren 3.8 bertsioa eta hasiera-hasieratik euskaraz daukagu!

Argitaratu berri dugu WordPressen guztiz euskaratutako 3.8 bertsioa. 3.8 bertsioak hainbat berritasun dakartza eta esanguratsuenetako bat kudeaketa interfaze guztiz berritua da.

Euskarazko bertsioa hutsetik instalatzeko, deskargatu instalazio paketea (.tar.gz edo .zip formatuetan) kargatu zure zerbitzarira eta jarraitu instalazioaren argibideak.

Jada WordPress 3.8 instalazio bat baduzu eta euskaraz jarri nahi baduzu jarraitu pausu hauek:

  1. Deskargatu euskarazko itzulpenaren “.mo” fitxategiak hemendik:
    • https://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/eu/default/export-translations?format=mo
    • https://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/admin/eu/default/export-translations?format=mo
    • https://translate.wordpress.org/projects/wp/dev/admin/network/eu/default/export-translations?format=mo
  2. Kopiatu fitxategiak zure WordPress instalazioaren wp-content/languages karpetan.
  3. Berrizendatu fitxategiak horrela:
    • wp-dev-eu.mo -> eu.mo
    • wp-dev-admin-eu.mo -> admin-eu.mo
    • wp-dev-admin-network-eu-mo -> admin-network-eu.mo
  4. Ireki wp-config.php fitxategia eta WPLANG aukeran ezarri ‘eu’ balioa, horrela: define(‘WPLANG’, ‘eu’);

Inolako arazorik edo zalantzarik izanez gero, Librezale taldeko foroan euskaraz galdetu dezakezu. Bestela, foro nagusietara jo dezakezu (ingelesez).

Gozatu software bikain honen bertsio berri batekin!

Itzulpenean lagundu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.